Urteko lehen hiru hilabeteetan, AIPIk urteko memoria egiten du, eta aurreko urtean bere funtzioen esparruan egindako jardueren berri ematen du.
Memoria horretan, aurkeztu diren komunikazioen kopurua eta izaera adierazi behar dira, bai eta ikertu direnak eta horien emaitza ere; agintaritzari egin zaizkion iradokizunak edo gomendioak eta irekitako prozeduren kopurua ere zehaztu behar dira.
Memoria urtero bidaltzen da Gorte Nagusietara, eta Agintaritzako presidentea Diputatuen Kongresuko eta Senatuko batzorde eskudunen aurrean agertzen da, memoriaren edukia azaltzeko eta bertan jasotakoaren berri emateko.