Irailaren 28an eta 29an estatu espainiarreko Iruzurraren Aurkako Bulego, Agentzia eta Organoen Sarearen XVII. bilera izan da, Bartzelonan. Bertan parte hartu du AIPIk, Manuel Villoria presidenteak eta Ignacio Saez kabinete zuzendariak ordezkatuta. Bartzelonako alkatearen eta lehen alkateordearen ongi etorri hitz batzuekin hasi zen bilera.
Jarraian, Manuel Villoriak Espainiako Gobernuaren ustelkeriaren aurkako planaren eta osotasun publikoaren lege organikoaren proiektuaren funtsezko alderdiak azaldu zituen.
Bilera adierazpen instituzional batekin amaitu zen, non AIPIk parte hartu zuen hainbat gomendiorekin, neurri handi batean parte hartu zuten erakundeek onartutakoak, eta sinatu ondoren publiko egingo da.